Azkoitiko taldeak irabazi du II. Boleibol Txapelketa

Maxixatzen.eus 2019ko abu. 26a, 10:59

Finala Azkoitiko nahiz Elgoibarko taldeek jokatu zuten atzo, Xabier Munibe Ikastolako pilotalekuan. Guztira, hiru talde aritu dira lehian: Azkoitia, Elgoibar eta Agurain. Aurtengoa lehiaren bigarren edizioa izan da.

Atzo arratsaldean bukatu zen Azkoitiko II. Boleibol Txapelketa, eta Azkoitiko taldea nagusitu zen lehian. Elgoibarko, Aguraingo eta Azkoitiko boleibol taldeek parte hartu zuten Xabier Munibe Ikastolako pilotalekuan jokatutako txapelketan, eta finala Azkoitiko nahiz Elgoibarko taldeek jokatu zuten. Bi talde horiek jaso zituzten Azkoitiko Udalak nahiz Azkoitiko Boleibol Taldeak antolatutako txapelketako sariak.

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide