II. Boleibol Txapelketa jokatzen ari dira

Maxixatzen.eus 2019ko abu. 24a, 12:54

Gaur hainbat norgehiagoka jokatuko dituzte Xabier Munibe Ikastolako frontoian, eta bihar arratsaldean izango da finala. Elgoibarko, Aguraingo eta Azkoitiko boleibol taldeak ari dira lehian parte hartzen.

Gaur eguerdian hasi da Azkoitiko II. Boleibol Txapelketa. Elgoibarko, Aguraingo eta Azkoitiko boleibol taldeak ari dira Xabier Munibe Ikastolako pilotalekuan jokatzen ari diren lehian parte hartzen. Gaur hainbat norgehiagoka jokatuko dituzte, eta bihar arratsaldean izango da finala. Txapelketa bukatzean bi sari banatuko dituzte: lehen talde onenarena eta bigarren talde onenarena. Azkoitiko Udalak eta Azkoitiko Boleibol Taldeak antolatu dute txapelketa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide