Aritz Aranbarri Realaren lehen taldearen deialdian sartu da, lehen aldiz

Maxixatzen.eus 2019ko abu. 17a, 16:48

Gaur, zapatua, jokatuko du talde txuri-urdinak Espainiako Lehen Mailako 2019-2020 denboraldiko lehen partida, eta hara joan diren eta partidan izango diren hamazortzi jokalarien artean da azkoitiarra.

Aritz Aranbarri (Azkoitia, 1998) Realeko gizonen lehen taldearen deialdian sartu da aurreneko aldiz. Gaur, zapatua, jokatuko du talde zuri-urdinak Espainiako Lehen Mailako 2019-2020 denboraldiko lehen partida, eta hara joan diren eta partidan izango diren hamazortzi jokalarien artean da azkoitiarra.

Reala B taldeko kidea da Aranbarri, baina lehen taldeko jokalari batzuen bajak tarteko sartu du deialdian Imanol Alguacil entrenatzaileak. Aranbarri ez da hasierako hamaikakoan zelairatuko, baina bai beste azkoitiar bat: Igor Zubeldia, hain zuzen ere.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide