Andramaixek 2019

Baserritarren egun jendetsua ari da ospatzen Azkoitia

Maxixatzen.eus 2019ko abu. 17a, 11:00

Eguraldia lagun, azkoitiarrak kalera irten dira baserritarren eguna ospatzeko. XXXVIII. Inazio Iriarte margo lehiaketa jokatu da, eta bukatutako lanak ikusgai egongo dira gero, Torre Zuri erakustokian. Horrez gain, herriko trikitilariek eta dultzaineroek kalejira egin dute. Plaza Berrin, berriz, Gipuzkoako Blonda Txapelketa egin dute. Ganadu txapelketako hiru sari nagusietatik bi, Txapeldun handia eta Hazitik jaiotakoaren sariak, Azpeitiko Eizmendi baserriak lortu ditu. Aldiz, ukuilu onenaren saria Orioko Longa baserriarentzat izan da. Plaza leporaino bete da herri kirol jaialdia ikusteko.

Festak aurrera jarraituko du arratsaldean. Hona hemen egitaraua:

14:30. Jubilatuen bazkaria, Loiolako Kiruri jatetxean.

17:00. Mago ikuskizuna, txosnagunean.

17:30. Txiki Chef eta retro jokoak, Herriko plazan.

18:00. Dantzari Bikote Gazteen Txapelketa, Balda plazan.

18:00. Tailerrak, txosnagunean.

19:30. Inazio Iriarte XXXVIII. Margo lehiaketaren sari banaketa, Torrezurin.

21:00. Afari beganoa, txosnagunean.

22:00. Erromeria, Elustondo anai-arrebekin, Balda plazan.

22:00. 11. Diva - Sat Idi dema saria, herriko probalekuan.

22:30. Paxkal Irigoien, txosnagunean.

23:00. Suzko zezena, Balda plazan. Ondoren, erromeriak jarraituko du.

Erlazionatuak

Baserritarren eguna, bideoan

Maxixatzen.eus 2019 abu 17 Azkoitia

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide