Andramaixek 2019

Festak etenik gabe jarraitzen du

Maxixatzen.eus 2019ko abu. 16a, 20:03

San Roke egun berotsuak aurrera egin du, eta herritarrek ikuskizunez eta musikaz gozatzeko aukera izan dute. Umeentzat puzgarriak eta gazteentzat jolas dinamokak izan dira Balda plazan, eta eliz atarian Diskopuntx ikuskizuna eskaini dute.

Sahatsa dantza taldeko kideek eta herritarrek, berriz, plaza dantzekin girotu dute eliz ataria. Gauean ere festak jarraituko du, eta suzko erroberak eta Modus Operandi taldearen kontzertua izango dira.

Biharko egitaraua honako hau izango da:

09:00-10:00. Azkoitiko kultur elkarteak eraturiko XXXVIII. Inazio Iriarte Margo Lehiaketako zigilu jartzea, Torrezuri erakustokian. Bukatutako lanak 14:00etatik 15:00etara bitartean jasoko dira, Torrezurin.

09:30. Herriko trikitilari eta dultzaineroen kalejira.

09:30. Gipuzkoako Blonda lehiaketa, Plazaberrin.

11:00. Herriko trikitilari gazteen kalejira.

12:00. Txalkor txistulari taldeak lagunduta, erraldoi eta buruhandien kalejira.

12:00. Herri kirol jaialdia, Herriko plazan.

12:30. Jubilatuen meza, parrokian.

14:30. Jubilatuen bazkaria, Loiolako Kiruri jatetxean.

17:00. Mago ikuskizuna, txosnagunean.

17:30. Txiki Chef eta retro jokoak, Herriko plazan.

18:00. Dantzari Bikote Gazteen Txapelketa, Balda plazan.

18:00. Tailerrak, txosnagunean.

19:30. Inazio Iriarte XXXVIII. Margo lehiaketaren sari banaketa, Torrezurin.

21:00. Afari beganoa, txosnagunean.

22:00. Erromeria, Elustondo anai-arrebekin, Balda plazan.

22:00. 11. Diva - Sat Idi dema saria, herriko probalekuan.

22:30. Paxkal Irigoien, txosnagunean.

23:00. Suzko zezena, Balda plazan. Ondoren, erromeriak jarraituko du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide