Andramaixek 2019

Haurrentzat jolasak eta kirola nagusi, Andramari egunaren arratsaldean

Maxixatzen.eus 2019ko abu. 15a, 21:36

Andramari eguneko arratsaldea pilota partidekin hasi da, Gurea pilotalekuan. 17:30ean, berriz, Trenbidearen Zumardian, haurrentzako zezen txikiak eta poniak izan dira, eta 18:30etik aurrera, Balda plaza leporaino bete da bizikleta ikuskizuna izan baita bertan. Zubiberri gimnastika erritmikoko nesken erakustaldia eta Eltziegoko dultzaineroen kalejira ere izan dira, baita DJ emanaldia ere txosnagunean. Gauen Film Laburren Lehiaketa izango da lehenengo, eta jarraian, Deus ez taldearen kontzertua.

Hona hemen biharko egitaraua:

09:30. Eltziegoko dultzaineroen kalejira.

10:00. Txalkor txistulari taldearen kalejira.

10:50. Udalbatzari parrokiara lagunduz, Txalkor txistulari taldeak Alkate Soinuajoko du.

11:00. Meza Nagusia.

12:00. Erraldoi eta buruhandien kalejira.

12:15. Aurreskua, Herriko plazan.

13:00. Azkoitiko Musika Bandaren eta Eltziegoko dultzaineroen kontzertua, Kontzejupean.

14:00. Haur eta gurasoen bazkaria, Ikurrinnaren plazan.

16:30. Mus Txapelketa txosnagunean.

17:00. Gazteentzako jolas dinamikoak, Balda plazan.

17:00. Diskopuntx ikuskizuna, adin guztientzat, eliz atarian.

18:00. Autogestioari buruzko eztabaida txosnagunean.

19:00. Sahatsa dantza taldeko kideen eta herritarren partaidetzarekin, plaza dantzak, eliz atarian.

20:00. Afaria, txosnagunean.

23:00. Suzko erroberak Baztarrikaldetik, Pirotecnia Zaragozana etxearen eskutik.

23:30. Modus Operandi taldearen kontzertua, Herriko plazan.

02:00. Gorputzak Mugitzera, txosnagunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide