Zein da 'zinbili-zanbolo' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'esplikantie' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'zinbili-zanbolo' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

'Zinbili-zanbolo' hitzaren esanahia 'kulunka' da.

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

Azkoitiko hizkeran: «Zinbili-zanboluen
ibilli giñen parkin umikin».

Euskara batuan: «Kulunkan ibili ginen parkean umeekin».

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide