Gobernuz Kanpoko Erakundeek irailaren 9ra bitartean eska ditzakete dirulaguntzak

Maxixatzen.eus 2019ko abu. 19a, 08:50

Udalak 60.000 euro bideratuko ditu garapen bidean dauden herrialdeetako bizilagunen egoera hobetzeko programetara nahiz herrialde horietan bizi duten egoerarekiko kontzientzia piztea xede duten egitasmoetara.

Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GKE) irailaren 9ra bitartean eska ditzakete dirulaguntzak. Udalak 60.000 euro bideratuko ditu garapen bidean dauden herrialdeetako bizilagunen kultur, ekonomia nahiz gizarte baldintzak hobetzea xede duten programetara nahiz herritarren artean herrialde horietan bizi duten egoerarekiko interesa eta kontzientzia piztea helburu duten egitasmoetara.

Iaz ere banatu zituen dirulaguntza horiek Azkoitiko Udalak, eta besteak beste Acción y Desarrollo del Tercer Mundo, Behar Bidasoa, Acoes Zarautz, Azkoitiko Parrokiak, Gazteak eta Garapena, The Direct Help Fundation, Mundu Solidarioa Helburua eta Lumaltik Herriak taldeek jaso zuten erakundearen sostengu ekonomikoa.

Honako lotura hauetan eskura daitezke dirulaguntzen oinarriak, eskaera orriak eta zinpeko adierazpenaren eredua:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide