Santa Klara eguna ospatu dute hainbat lagunek

Atzo, igandea, Santa Klara eguna ospatu zuten hainbat lagunek. Izen bereko komentuan elkartu ziren dozenaka lagun goizean, eta mezaren ostean, auzoko elkartekoek prestatutako mokaduaz gozatu ahal izan zuten bertaratutako herritarrek. Gainera, meza aurretik eta ostean Txalkor txistulari taldeko kideak aritu ziren eliz ataria girotzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide