Andramaixek 2019

Andramaixek direla eta, gaueko autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu Lurraldebusek

Maxixatzen.eus 2019ko abu. 12a, 16:17

Etzi, abuztuak 14, hasiko dira aurtengo andramaixek, eta hilaren 18ra bitartean, ia egunero gaueko autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu Lurraldebusek Azkoitia eta Zumaia artean.

Hain zuzen ere, abuztuaren 14an, 15ean, 16an eta 18an hiru autobus zerbitzu eskainiko ditu Lurraldebusek: 01:30ean 03:30ean eta 05:30ean. Autobus horiek Azpeitian eta Zestoan ere egingo dituzte geldialdiak. Horiek denak Xabier Munibe geltokitik aterako dira –Aizkibel liburutegi ondoko geltokia–.

Dena den, Azkoitia eta Azpeitia artean beste zerbitzu batzuk ere izango dira egun horietan: 0:40an, 02:40an eta 04:40an aterako dira autobusak Azkoititik. Abuztuaren 14an, gainera, beste zerbitzu bat ere izango da: 06:40an. Horiek ere Xabier Munibe geltokitik aterako dira.

Abuztuaren 17an, berriz, UK45G eta UK46G autobusek ohiko zerbitzuak eskainiko dituzte gauez.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide