Imanol Arizmendi izan da azkarrena Martitteko Igoeran

Maxixatzen.eus 2019ko abu. 10a, 15:10

Oier Ibarguren izan da bigarrena, eta Xabier Salegi hirugarrena. Amaia Aizpuruk, berriz, lehen emakumearen saria jaso du.

Aurten andramaixek hasi aurretik egin dute Azkoititik Martirietarako txirrindularitza igoera herrikoia eta parte hartzeak gora egin du Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak antolatutako lasterketan. Guztira, 57 lagunek parte hartu dute gaur goizeko hitzorduan, giro onean joan den kirol ekitaldian.

Sari banaketan ateratako dira goiko argazkiak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide