San Martin ondaregunera bisita gidatua antolatu dute bihar eguerdirako

Maxixatzen.eus 2019ko abu. 9a, 12:23

12:00etan hasiko da eta ez dago aurrez izena eman beharrik. Ezagutu Azkoitiko Altxorrak egitarauaren antolatu du udalak bisita bisita eta Juan Bautista Mendizabal Ondare eta Turismo zinegotziak zuzenduko du.

Ondaregunearen barnealdea berrituta eta berreskuratuta dago eta bisitariek Azkoitiko herriaren historia ezagutu dezakete bertan, inguruan aurkitutako aztarna arkeologikoei esker. San Martin egunez eta biharkoaren gisako bisita gidatuetarako bakarrik irekitzen ditu ateak ondareguneak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide