Zein da 'berue eman' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2019ko abu. 9a, 10:06

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, astero Azkoitiko hitz bat argitaratzen du. Joan den ostiralean 'morittue' hitzaren esanahia erakutsi zen. Oraingoan, 'berue eman' hitza edo esamoldea erakutsiko da. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

'Berue eman' esamoldearen esanahia da norbaitek kokotetik gora egitea.

Adibidez, honela erabiliko genuke:

Azkoitiko hizkeran: «Hik ematek berue, moteil!».

Euskara batuan: «Hik ematen duk beroa, moteil!».

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide