Gaurko pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 12a, 13:21
Atraskua tabernan gaur eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble elkarteko tabernariek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, irailak 12.

Atraskua: txorizo egosia eta gazta irasagarrarekin.

Dean: patata tortilla, albondigak eta txorizo egosia.

Etxe Aitz: errusiar entsalada york urdaiazpikoarekin eta oilasko hegoak.

Galipan: frijituak, arepak, onddo nahaskia eta txerriki broxetak.

Koxka: arrautza bexamelarekin eta albondigak.

Tta-kun: urdaiazpiko, antxoila eta piper berde pintxoa, eta sanjakoboa.

Latz: arrain pastela, hegaluze nahaskia eta txanpinoiak saltsan.

Zurt: txorizo nahaskia eta bexamelarekin betetako arrautza.

 

 

Oharra: Gainerako tabernek ez dute jakinarazi zer pintxo dastatu ahal izango diren.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide