Andramaixek 2019

Herri Krowfoundiñe martxan da, andramaixetako txosnak aurrera ateratzeko

Maxixatzen.eus 2019ko abu. 7a, 11:08

Axkottiko Herri Moimentuek andramaixetako txosnak aurrera ateratzeko itxulapiko kolektibo bat eta bono laguntzak eskuragarri jarri ditu.

Itxulapiko kolektiboan bakoitzak nahi duen kopurua sartzeko aukera izango du txosnak aurrea ateratzen laguntzeko. Bonoak, berriz, 3 eta 5 eurotan salduko dira.

Tabernetan eta belar dendan jarri dira, herritar guztientzat eskuragarri egoteko.

Txosnetako egitaraua, zehaztuta

Aurreko astean aurkeztu zuen txosnaguneko egitaraua xehetasun eta zehaztapen guztiekin eman du orain Herri Moimentuek (hemen ikus daiteke).

Txosnetan txandak egin nahi dituztenek izena emateko aukera ere jarri dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide