Maialen Sudupe igerilaria, Espainiako txapeldun

Maxixatzen.eus 2019ko abu. 5a, 09:05
Urrezko domina soinean, Marea Urdinari keinu egiteko tartea hartu zuen atzo Maialen Sudupek, Espainiako txapeldun berriak. (Marea Urdina)

100 metro bizkar proban lortu du urrezko domina azkoitiarrak, Udako Junior eta Absolutuen Espainiako Txapelketan.

Maialen Sudupe igerilari azkoitiarrak urrezko domina lortu du Udako Junior eta Absolutuen Espainiako Txapelketan. Terrassan (Katalunia) jokatzen ari den txapelketan, 100 metro bizkar proban lortu du Sudupek junior mailako txapela, 1:04:57 denbora eginda.

Marka horrekin, Azpeitiko Izarraitz Igeri Elkartearekin ari den azkoitiarrak bere adinekoen Euskal Herriko markarik onena ere ezarri du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide