Zein da 'morittue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2019ko abu. 2a, 10:17

Maxixatzenek Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, astero Azkoitiko hitz bat argitaratzen du. Joan den ostiralean 'ujelak' hitzaren esanahia erakutsi zen. Oraingoan, 'morittue' hitza erakutsiko da. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

'Moritto' edo 'morittue' hitzaren esanahia da ubeldura.

Adibidez, honela erabiliko genuke:

Azkoitiko hizkeran: «Honek gorputze beti morittoz jositte eukitzeu».

Euskara batuan: «Honek gorputza beti ubelduraz josia edukitzen du».

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide