Ro taldearen kontzertua Donostiako Jazzaldian

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 30a, 11:25
(Argazkiak: Heineken Jazzaldia eta Ro musika taldea).

Azkoitiko Ro musika taldeak Donostiako 54. Jazzaldian jo zuen joan den zapatuan. Jendetza elkartu zen Zurriola hondartzaren ondoko Coca-Cola gunean, kontzertua bertatik bertara zuzenean entzuteko.

Iker Amenabarrek (baxua), Mikel Iraetak (pianoa, syntheak), Iñigo Gonzálezek (gitarra), Gorka Alkaldek (gitarra), Josu Usobiagak (bateria) osatzen duten taldea. 2017ko udazkenean sortu zuten taldea, eta orduz geroztik, hainbat emanaldi eskaini dute kideek. 

 

Ia urtebetez euren soinu eta melodiak landu eta egin ondoren, 2018ko udan lau abesti kaleratu zituzten: Ilhunbean esanakIlhunbean eginakErROnkari eta AikorAikor-en bideoklipa Fujiko Nakaya artista japoniarraren lanean inspiratua izan zen. Ron musika Post Rock instrumentalaren itsaso zabalean sakonera ezberdinetara igeri egiteko gai da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide