Herrixen elkartearen lelo lehiaketak badu irabazlea

Juan Ramon Alberdi.

Herrixen Azkoitiko dendaixen elkarteak lelo lehiaketa abiatu zuen duela bi aste, herritarrak merkataritza txikiaren inguruan sentsibilizatzeko. 

Herrixen dendaixen elkarteak Azkoitiko herria merkataritza txikiaren inguruan sentsibilizatzen jarraitu nahi du, eta horretarako lelo txapelketa abiatu zuen. Behin leloak aurkezteko epea amaituta, eta hauxe izan da lelo bozkatuena: "komertzixo txikixe, herrixen esentzixe". Juan Ramon Alberdi izan da leloa idatzi duena, eta berak jaso du 50 euroko txekea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide