Julen Alberdi 'Txikia IV.a' Gipuzkoako txapeldun

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 26a, 21:23
Julen Alberdi aizkolaria.

Gaur arratsaldean Gipuzkoako I. Mailako Aizkolari Txapelketa jokatu dute puntako sei aizkolarik Mendaroko Goiñati pilotalekuan, eta Julen Alberdi aizkolari azkoitiarrak jantzi du txapela lehenengo aldiz. 

Julen Alberdi 'Txikia IV.a' da Gipuzkoako lehen mailako aizkolari txapelduna, egin beharreko lanak 31 minutu eta 26 segundoan lehendabizi bukatu ostean. Mikel Larrañaga izan da bigarrena lanak bukatzen (31' 47''), eta Ugaitz Mugertza hirugarren (33' 35''). Atzetik, berriz, Eneko Otaño, Iñaki Azurmendi eta Joseba Otaegi izan dira hurrenkera horretan.

Guztiek honako lan hauek egin behar izan dituzte: aurrena 54''-ko lau enbor ebaki, ondoren 60''-ko lau enbor eta azkenik 72''-ko bi enbor. 

Jarraian sailkapen osoa eta partaide bakoitzaren denborak:

1- Julen Alberdi 'TXIKIA IV'  31´26´´

2- Mikel 'LARRAÑAGA'  31´47´´

3- Ugaitz 'MUGERTZA II'  33´35´´

4- Eneko 'OTAÑO'    34´39´´

5- Joseba 'AZURMENDI'   35´10´´

6- Joseba 'OTAEGI'    39´21´´

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide