Zein da 'ujelak' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 26a, 08:25

Maxixatzenek Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, astero Azkoitiko hitz bat argitaratzen du. Joan den ostiralean 'arrastaie' hitzaren esanahia erakutsi zen. Oraingoan, 'ujelak' hitza erakutsiko da. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

'Ujelak' hitzaren esanahia da uholdeak edo uriolak.

Adibidez, honela erabiliko genuke:

Azkoitiko hizkeran: «1983ko udan euri asko ein tzun, eta azkenin ujelak eon tzin».

Euskara batuan: «1983ko udan euri asko egin zuen, eta azkenean uholdeak egon ziren».

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka

1986an Azkoitian ateratako argazkiak.

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide