Herrixeneko afarien zozketak baditu irabazleak

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 23a, 11:45
Irabazleek 60 euroko txartel bana jaso dute.

Uztailean herriko dendetan erosketak egin dituztenen artean hamabi afari zozkatu ditu Herrixenek, eta 60 euroko txartel bana jaso dute irabazleek.

Uztailean herriko dendetan erosketak egin dituztenen artean hamabi afari zozkatu ditu Herrixen merkatarien elkarteak honako jatetxe edo taberna hauetan kontsumitzeko: Joseba Jatetxea, Isidro Erretegia, Laja Jatetxea, Iturri Jatetxea, Mikel Uria Jatetxea, Errexil, Tta-kun, Etxe-Aitz, Orbela, Koxka, Batzokia eta Zurt. 

Hamabi irabazleek 60 euroko txartel bana jaso dute tokatu zaien jatetxe edo tabernan trukatu eta otordua egiteko. 

 

Bizikleta elektrikoaren zozketa, abuztuan

Abuztuaren 1etik hil bukaerara, herriko dendetan erosketak egiteagatik papertxo bat betetzeko aukera izango da. Papertxoa dendetan egongo diren kaxetan sartu beharko da, eta modu horretan, bizikleta elektriko baten zozketan parte hartzeko aukera izango da. Zozketa hori irailaren 2an egingo dute.

Bizikleta Rural kutxako erakusleihoan izango da ikusgai hilabete osoan. Gainera, Azkoitia txartela eskatzeagatik ere papertxoa betetzeko aukera izango da eta, bidez batez, zozketan parte hartzeko aukera eskainiko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide