Jokin Suduperen bertsoa: 'Udako oporrak'

Jokin Sudupek abuztuko Maxixatzen aldizkarirako bidalitako bertsoa: 'Udako oporrak'.

Doinua: Itsasoari begira

Gaia: Udako oporrak

Urte erdia pasa ondoren
behin abuztuan sartuta
Oporraldiko planak egiten
hasi ohi gera apurka
txirrinak duen melodi hori
belarri albotik kenduta
egun osoa guretzat hartuz
gozatu dezagun mauka
urte osoko lanaren sari
onena hori dugu ta.

Afizioak tarteko bada
eskura hainbat aukera
hiri handiak,txoko lasaiak
hondartza,mendi aldera...
herriko festak ere badatoz
ohartzerako gainera
gozatu eta ondo ibili
aprobetxatu topera
Ilusiorik ez dadin falta
irailetikan aurrera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide