Autobus zerbitzu bereziak saninazio jaietan

Azpeitiko saninazio jaiak direla eta, abuztuaren 4ra arte Lurraldebusen autobus geltoki aldaketak izango dira. Horrez gain, abuztuaren 1era arte eguneko zein gaueko zerbitzu bereziak eskainiko dituzte.

Julian Elorza Hiribideko eta Tren Museoko geltokiak bertan behera geldituko dira eta autobusak, saihesbidean, Tren Museoaren ondoan dagoen oinezkoentzako zubiaren parean geldituko dira.

Saninazio jaietan, uztailaren 30etik abuztuaren 1era gaueko autobus zerbitzu berezia eskainiko du Lurraldebusek. 00:10ean, 01:40ean, 02:40ean, 03:40ean, 04:40ean, 05:40ean eta 06:40ean abiatuko da Azpeititik Azkoitirako autobusa.

Zerbitzu berezia, UK01 linean

UK01, Azkoititik Donostiara eta Donostiatik Azkoitirako autobus linean zerbitzu berezia eskainiko dute, gaur eta bihar. Altzibarko geltokian 21:45ean eta liburutegi aurrekoan 21:50ean abiatuko da Donostiarako autobusa. Donostiatik Azkoitirako autobusa, berriz, 23:05an abiatuko da Donostiako autobus geltokitik, eta 23:15ean Askatasunaren Hiribidetik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide