Oi! musikaren topagune, 1. Zalduntxoen Biltzarra

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 23a, 08:58

Oi! musika estiloaren baitan, Zalduntxoen Biltzarra antolatu dute irailaren 14rako. Matadeixen eta Zakela tabernan hainbat kontzertu entzuteko aukera izango da. Sarrerak salgai daude dagoeneko.

Zalduntxoen Biltzarra izenarekin antolatu dute irailaren 14ko Oi! musikaren festa. Matadeixe izango da bilgune nagusia, eta bertan lau kontzerturen emanaldia entzuteko aukera izango da 21:00etatik aurrera: Kaleko Urdangak, Bloody Gums, Orreaga 778 eta Cuero. Kontzertuak bukatutakoan Oi! musikak ez du etenik izango, eta gaueko ordu txikiak arte Matalaz Selektor eta Dr. Feelduke disko jartzaileak ariko dira. Ekitaldian parte hartzeko 200 sarrera salgai daude dagoeneko, eta zalduntxoenbiltzarra@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko da. Sarrerak aurrez erosita 8 euroan daude eskuragarri eta egunean bertan, berriz, 10 euroan.

Arratsaldean, Zakelan

Matadeixen irailaren 14 gauean izango den festaren aurretik, Zakela tabernan bi kontzerturen emanaldia izango da, 18:00etatik aurrera: Revertt eta Oldarkor taldeek joko dute.

Hona hemen prestatu duten kartela:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide