Pentsiodunek elkartuta jarraitzen dute «pentsio duinen aldeko borrokan»

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 22a, 11:43
Pentsiodunak plazan.

Gaur, uztailak 22, egin dute ikasturteko azken elkarretaratzea pentsiodunek, plazan. Irailean, ordea, berriz, plazara itzuliko direla aurreratu dute.

Gaur, astelehena, Azkoitiko pentsiodunak plazako eskaileretan bildu dira, «pentsio duinak» eskatzeko. Dozenaka lagunek egin dute gaur ere Azkoitiko pentsiodunen taldeak deitutako elkarretaratzearekin bat. Astelehenero bezala, «pentsio duinen alde» karteltxoak eskuetan zituztela egin dute kontzentrazioa.

Irailera arte, etena

Pentsiodunen taldeak jakinarazi du gaurkoa izan dela ikasturte honetako azken elkarretaratzea. Irailean itzuliko dira berriz plazara, nahiz eta oraindik ez duten aurreratu zein astelehenetan hasiko diren plazan biltzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide