Gazte ugari elkartu da Matadeiko I. Ikasle Egunean

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 22a, 09:15

Azkoitiko Ikasle Abertzaleak taldeak antolatuta, I. Ikasle Egune ospatu zuten joan den zapatuan Matadeixen. Hitzaldia, bazkaria eta kontzertuak izan ziren, eguerditik iluntzera bitartean, eta hainbat gazte elkartu ziren bertan.

Eguerdian Itaiaren eta festa ereduaren inguruko hitzaldia entzun zuten, eta jarraian guztiek batera Matadeiko atarian bazkaldu zuten. Arratsaldean, berriz, hiru kontzertu emanaldi izan ziren Matadeiko agertokian: Istilu, Hell Riders eta Sofokaos taldeek jo zuten.

Argazkiak: Azkoitiko Ikasle Abertzaleak taldea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide