Andramaixek 2019

Ignacio Iriarte XXXVIII. Margo Lehiaketaren oinarriak kaleratu dituzte

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 19a, 09:35
Iazko irabazleak, Torrezurin. (Argazkia: Udala)

Azkoitiko Kultur Elkarteak Ignacio Iriarte XXXVIII. Margo Lehiaketaren oinarriak kaleratu ditu. Lehiaketa abuztuaren 17an izango da, herriko jaien egitarauaren baitan.

Nahi duen orok parte har dezake. Urtero bezala, lehiaketa egunean, Torrezuri erakustokian lanerako gaien zigilatzea egingo da 09:00etatik 10:00etara bitartean, eta margolanak Torrezurin utzi beharko dira 15:00ak baino lehen. Epaimahaiaren erabakia eta sari banaketa 19:30ean izango dira, toki berean. Urtez urte parte hartze handiagoa duen lehiaketak 1.800 euroko sari poltsa du; iaz 20 lan aurkeztu ziren.

Ignacio Iriarte XXXVIII. Margo Lehiaketaren oinarriak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide