Iraurgi eta Nuestra Señora de la Soledad abesbatzek kontzertua emango dute zapatuan

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 19a, 08:17
Bi abesbatzak, iaz, Aceuchal herrian. (Argazkia: Iraurgi Abesbatza)

Bihar, zapatua, Iraurgi eta Nuestra Señora de la Soledad abesbatzek kontzertua eskainiko dute Santa Klaran.

20:00etan hasiko da bi abesbatzen kontzertua. Agertokira igotzen lehena Nuestra Señora de la Soledad abesbatza izango da. Aceuchal (Badajoz, Espainia) herriko abesbatza da bihar Azkoitian izango dena. Iaz, urrian, Iraurgi Abesbatza bera joan zen Badajozera kontzertua ematera, eta aurten alderantzizko elkartrukea egingo dute. Badajozko abesbatzaren ondoren, Iraurgi Abesbatza azkoitiarrak eskainiko du kontzertua, Santa Klaran.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide