Ostegun honetako pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 18a, 10:38
Latz tabernan eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, uztailak 18:

Atraskua: atuna antxoilarekin eta sandwich mixtoa.

Dean: patata tortilla, haragi bolak eta errusiar entsalada.

Etxe-Aitz: errusiar entsalada eta sanjakoboak.

Galipan: urdaiazpiko kroketak, oilasko brotxeta eta atunaren pintxoa.

Latz: arrain pastela, atun tortilla eta oilasko bularkia arrautzaztatuta piperrekin.

Tta-kun: oilasko kebaba eta txibiak.

Zurt: errusiar entsalada eta urdaiazpiko tortilla.

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide