Jon Unanue arraunlaria, txapeldun Bizkaiko Traineru Txapelketan

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 18a, 08:05
Jon Unanue 'Dukie' arraunlari azkoitiarra.

Atzo, asteazkena, irabazi zuen Bizkaiko Traineru Txapelketa Urdaibai Bermeo taldeko arraunlari azkoitiarrak.

Lekeitioko uretan jokatu zuten 2019ko Bizkaiko Traineru Txapelketa, eta Jon Unanue 'Dukie' arraunlari azkoitiarra taldekide den Urdaibai Bermeo arraun taldea nagusitu zen. Hogei minutu, 56 segundo eta 41 ehunenekoan amaitu zuen lana talde bermeotarrak. Ia bederatzi segundoko aldea atera zion Santurtziko 'Itsasoko ama' traineruari, eta ia hemeretzi segundo Zierbenari. Unanue azkoitiarra partaide izan zuen traineruak ziaboga guztietan gainerako traineruek baino denbora hobea egin zuen. Hirugarren tandan jokatu zuen txapelketa, hirugarren kalean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide