Hiru zauritu, Zumarragara bidean izan den auto istripuan

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 15a, 08:09
Istripua izan den ingurua.

Bi autok talka egin dute 01:30 inguruan, Aizpurutxon, Zumarragara bidean, eta ezbeharrean hiru lagun zauritu dira.

Hiru lagun zauritu dira gaur, 01:30 inguruan, Azkoititik Zumarragara bidean izan den auto istripuan. Ezbeharrean bi autok elkarren aurka egin dute talka. Ondorioz, hiru lagun Zumarragako Ospitalera eraman behar izan dituzte zaurituta. Suhiltzaileen laguntza ere izan zuten, zaurituetako bat auto barruan harrapatuta gelditu baitzen.

Txirrindularia, bidegorrian

Igande iluntzean, berriz, txirrindulari bat erori zen Urolako trenbide zaharraren gaineko bidegorrian. 20:30 inguruan izan zen ezbeharra, eta txirrindularia Zumarragako Ospitalera eraman behar izan zuten larrialdi zerbitzuek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide