Imanol Alesonek eta Ixaka Oñederrak osatutako taldea, Ehunmilak probako lehena

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 14a, 11:45
Burugogorrak taldea Ehunmilaken helmugara iritsi berritan. (Ehunmilak)

Atzo, zapatua, amaitu zen Ehunmilak Ultra Trail proba Beasainen, eta Imanol Alesonek eta Ixaka Oñederrak Julian Morcillo madrildarrarekin batera osatzen duten Burugogorrak taldea izan zen helmugara iristen lehena. Markak hautsi zituzten, gainera; egun bat, hiru ordu eta 28 minutu behar izan zituen taldeak helmugara iristeko.

Gipuzkoako hainbat mendi eta herri igaro ostean, atzo, zapatua, amaitu zen Ehunmilak Ultra Trail proba Beasainen. Ixaka Oñederra eta Imanol Aleson azkoitiarrek Julian Morcillo madrildarrarekin osatutako Burugogorrak taldea izan zen lasterketaren helmugara iritsi zen lehen taldea, errekor eta guzti, gainera. Egun bat, hiru ordu eta 28 minututan iritsi ziren Burugogorrak taldeko kideak lasterketaren helmugara; 21:28an heldu ziren Beasainera, hain zuzen ere.

Ostiral iluntzean pasa zen Ehunmilak Ultra Trail proba AzkoititikGuztira, sei azkoitiarrek parte hartu dute 168 kilometroko proban: Alesonek, Oñederrak, Aritz Goenagak, Joseba Igoa Merinok, Unai Aramendik eta Juan Antonio Sudupe Alberdik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide