Borja Zubizarreta irabazle, Buff Epic Traileko 26 kilometroko kategorian

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 13a, 15:04
Borja Zubizarreta Buff Epic Trail lasterketaren sari banaketan. (Buff Epic Trail)

Borja Zubizarreta azkoitiarrak Lleidako (Herrialde Katalanak) 26 kilometroko Buff Epic Trail lasterketa irabazi du gaur, zapatua. 3.600 metroko desnibela duen lasterketa egin du azkoitiarrak.

Gaur, zapatua, Buff Epic Trail proba izan da Vall de Boin (Lleida, Herrialde Katalanak) eta Borja Zubizarreta azkoitiarrak lehen postua eskuratu du 26 kilometroko kategorian. 08:00etan abiatu da lasterketa, eta guztira, 3.600 metroko desnibela duen lasterketa egin behar izan dute lehiakideek. Lehia gogorraren ostean, azkoitiarrak lasterketaren lehen postua erdietsi du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide