Azkoititik igaro da Ehunmilak Ultra Traila

Atzo iluntzean iritsi ziren lehen korrikalariak Elosuara, eta han zituzten dozenaka lagun zain. Guztira, sei azkoitiar ari dira lehian 168 kilometro dituen proban.

Ehunmiliak Ultra Trailaren hamargarren edizioa hasi zen atzo, ostirala, Beasainen, eta ohiko moduan, Azkotitik ere pasatu da proba. Atzo ilunabarrean igaro ziren lasterkariak Gorlatik Elosuara, eta horiek han izan zituzten zain dozenaka herritar animoak emateko. Aurreneko korrikalaria, Jon Aizpuru, 21:00ak pasata ailegatu zen Gorlara, eta pixkanaka joan ziren iristen gainontzekoak ere. Ixaka Oñederra izan zen handik igaro zen aurreneko azkoitiarra, eta segidan iritsi zen Ehunmiliak hiru aldiz irabazi duen Imanol Aleson ere. Korrikalariek Madariagarako bidea hartu zuten Elosuatik.

Guztira, sei azkoitiar ari dira lehiatzen 168 kilometroko proban: Aleson, Oñederra, Aritz Goenaga, Joseba Igoa Merino, Unai Aramendi eta Juan Antonio Sudupe Alberdi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide