Pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 11a, 13:56
Tta-kun tabernan gaur eskainiko diren pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, uztailak 11:

Atraskua: txanpinoiak eta urdaiazpikoa txakarekin.

Dean: patata tortilla, haragi bolak eta txorizo egosia.

Etxe-Aitz: patata tortilla eta risottoa.

Galipan: haragi brotxeta, denetariko frijituak eta atunaren pintxoa.

Latz: Latz pintxoa, arrain pastela eta udaberri nahaskia.

 Tta-kun: urdaiazpiko egosiarekin, maionesarekin eta atunarekin egindako pintxoa eta urdaiazpiko kroketak.

Zurt: ganba eta barazuri nahaskia eta urdaiazpikoa txakarekin.

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide