Bigarren eskuko produktuen azoka egingo dute ostiralean, Matadeixen

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 11a, 08:25
Matadeixen martxoan egindako azoka.

Bihar, ostirala, bigarren eskuko azoka egingo dute Matadeixen. Goizez eta arratsaldez izango da irekita azoka.

Matadeixen bigarren eskuko azoka egingo dute bihar, uztailak 12. 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 21:00etara bitartean izango da irekita Matadeixe. Martxoan egin zuten aurtengo urteko bigarren eskuko produktuen lehen azoka, eta biharkoa izango da bigarrena. Azokaren asmoa da berrerabil daitekeen materialari bizia ematea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide