Xabi Orozek Gipuzkoa Basketen jarraituko du

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 10a, 14:10
Xabi Oroz. (Argazkia: GBC)

Xabi Oroz (Azkoitia, 1996), saskibaloi jokalariak Delteco GBC taldean jarraituko du. Azkoitiarrak hurrengo bi denboraldietarako hitzarmena sinatu du talde donostiarrarekin. Iaz, urte erdia utzita jokatu zuen Granadan.

Xabi Orozek Delteco GBC taldean jokatuko du datozen bi denboraldietan. Talde donostiarrak gaur eman du hitzarmenaren berri. Iraurgi SBren formakuntza mailetan jokatu ondoren, 18 urterekin Xabi Orozek 2014 urtean egin zuen debuta ACBn Gipuzkoa Basketen eskutik. Garai hartan talde azpeitiarrean aritu zen jokatzen, baina lan saioak GBCrekin egin ohi zituen. GBCk 2016ean fitxatu zuen ofizialki azkoitiarra, Espainiako selekzioarekin U20 Europarrean urrezko domina irabazi zuen urtean.

Talde donostiarrak ACB mailara lortu zuen azken igoeraren parte garrantzitsua izan zen Oroz. Iaz, GBC taldean hasi zuen denboraldia, baina utzita Fundacion Granada taldean jokatu zuen urte erdia. LEB mailan arituko da aurten Xabi Oroz Delteco GBC taldean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide