Apustu etxeei buruzko hitzaldia emango du Igor Meltxorrek, uztailaren 17an

Igor Meltxor. (Argazkia: durangon.com)

Hitzaldia uztailaren 17an, asteazkena, Elkargunean izango da, 19:00etan.

Reta etxeak apustu etxea zabaldu du Azkoitian, Julio Urkixo Etorbidean, eta negozio horien atzean zer dagoen azaldu asmoz, Igor Meltxorrek hitzaldia emango du uztailaren 17an, asteazkena, Elkargunean. Meltxor kazetaria, idazlea, analista politikoa eta ikerlaria da, besteak beste, eta bere hitzaldia 19:00etan hasiko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide