Hamabi afariren zozketa abiatu du Herrixenek

Herrixen Azkoitiko Merkatarien Elkarteak hamabi afari banatuko ditu uztailaren 6tik 20ra, herriko dendetan erosten duten bezeroen artean.

Azkoitiko dendetan erosteagatik afarien zozketan sartuko dira herritarrak, eta afarien sari banaketa uztailaren 22an izango da, 18:00etan, herriko plazan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide