Afaria eta erromeria Landa eta Antxitte trikitilariekin, Plaza Ondo tabernan

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 9a, 08:13
Landa eta Antxitte trikitilariak.

Datorren zapatuan, uztailak 13, afaria izango da Plaza Ondo Jubilatuen tabernan, eta Antxitte eta Landa trikitilariek alaituko dute otordua.

Beñat Landa eta Imanol Arizmendi 'Antxitte' trikitilari azkoitiarrek girotuko dute datorren zapatuan Plaza Ondo tabernan izango den afaria, 21:00etatik aurrera. Afarirako izena emateko deitu telefono zenbaki honetara: 943 089 412.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide