Gasteiz irabazle Azkoitiko VIII. Kriket Txapelketan

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 8a, 08:15
Gasteizko taldekide bat saria jasotzen. (Argazkiak: Udala)

Inoiz baino partaidetza handiagoa izan du aurtengo Kriket Txapelketak. Gasteiz nagusitu da Azkoitian. Asteburuan jokatu da Oteiza Frontoietan zortzigarren edizioa, eta atzo, igandea, antolatzaileak «pozik» agertu ziren emaitzarekin.

Ongizate eta Kirol zinegotzien eskutik, Janire Igoa eta Angel Martin, jaso zituzten garaikurrak irabazleek. Lehenengo saria Gasteizek jaso zuen, bigarrena Azkoitiak, eta hirugarrena, Eibarrek. Banakakoetan, bateatzaile onenaren saria Yasir Alik eskuratu zuen eta jaurtitzaile onenarena, Amir Hamzak. 50 jokalaritik gora erakarri ditu txapelketak aurtengoan. Taldeak herrika osatuta parte hartu dute: Arrasate-Eibar, Gasteiz, Urretxu-Zumarraga, Agurain, Donostia, Zestoa-Azpeitia eta Azkoitia.

Azkoitia sailkatu zen bigarren.

Eibar sailkatu zen hirugarren.

Jaurtitzaile onenaren saria, Amir Hamzak jaso zuen.

Yasir Ali, bateatzaile onena.

Parte hartzaileak, elkarrekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide