Joanes Balenziaga, txapeldun Sanferminetako Uztai Txapelketan

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 7a, 14:18
Balenziaga, ezkerrean, sariarekin.

Joanes Balenziaga izkingile azkoitiarrak Iruñeko Sanferminetako Uztai Izkingileen Txapelketa irabazi du gaur, igandea. Iruñeko zezen plazan aritu da Ander Lizarralde billabonarrarekin batera. Hiru uztai zintzilikatu dizkiote zezenari adarrean Balenziagak eta Lizarraldek.

Joanes Balenziagak Iruñeko Sanferminetako Uztai Izkingileen Txapelkea irabazi du. Zezenari adarrean hiru uztai zintzilikatu dizkiote, sailkapeneko ondorengo bikoteek baino bat gehiago. Hiru minutuko lana egin behar izan du Balenziagak, Ander Lizarralde txapelketako bikotearekin batera. Liga Nazionalean ari da lehiatzen Balenziaga Lizarralderekin, eta gaurkoa ligako jardunaldia izan da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide