Imanol Larrañagak irabazi du Uxue Trail mendi lasterketako proba luzea

Uxue Trail mendi lasterketako podiuma. (Argazkia: Noaua)

Korrikalari azkoitiarrak ordubete, 39 minutu eta sei segundo behar izan ditu 20 kilometroko ibilbidea osatzeko. Mari Carmen Seijas hirugarren sailkatu da proba laburrean.

Uxue Trail mendi lasterketa jokatu zuten atzo, larunbata, Usurbilen (Gipuzkoa), eta Imanol Larrañaga azkoitiarra nagusitu zen proba luzean; ordubete, 39 minutu eta sei segundo behar izan zituen 20 kilometroko ibilbidea osatzeko. Gainera, proba motzean, hirugarren postuan amaitu zuen Mari Carmen Seijas herritarrak; hark 01:13:23 denbora behar izan zuen 11 kilometroko ibilbidea osatzeko.

Guztira, 300 lasterkarik parte hartu zuten Uxue Trail proban; 143 lagunek ibilbide motza egin zuten, eta 134k luzea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide