Bisita gidatua egin dute Jauregi baserrian

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 6a, 13:08

Jauregi baserrian bisita gidatua egin dute gaur, zapatua, Euskal Herri osotik etorritako hogei lagun baino gehiagok. Aire librean hazitako oilaskoak ekoizten dituzte Jauregin, eta gero, Lumagorri markapean merkaturatu.

Euskal Nekazarien Batasunak (ENBA) antolatuta, Gipuzkoako eta Bizkaiko 40 baserri inguruk euren baserrietako ateak zabaldu dituzte gaur, zapatua. Ukuiluak, baratzeak eta landa-guneak ezagutzera eman dituzte, besteak beste.

40 baserri horietako bat da izan da Azkoitiko Jauregi baserria. Jauregiko baserritarrek euren etxea, bizimodua, inguruan dituzten arazoak, ekoizpena eta salmenta bidea azaldu dituzte. Oilaskoak gertutik ikusteko aukera izan dute bisita gidatuan parte hartu duten helduek eta gazteek. Bisitarekin amaitzeko etxeko sagardoa eta parrilan egindako oilaskoa eskaini dituzte dastatzeko.

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide