Ainhoa Beristain: «Kamera baino garrantzitsuagoa da argazkilariaren begia»

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 4a, 14:38
Ainhoa Beristain. (Argazkia: Hitza)

Soinuak islatzen erakusketa jarri du Ainhoa Beristain azkoitiarrak Zakela tabernan. Musika emanaldietan ateratako argazkiak daude ikusgai bertan, uztailaren 27ra arte.

Kamera eskuan, batera eta bestera ibiltzen da Ainhoa Beristain (Azkoitia, 1987) musika emanaldietan. «Momentuak harrapatzen» ibiltzen dela dio. Soinuak islatzen argazki erakusketa jarri du Azkoitiko Zakela tabernan, eta uztailaren 27ra arte izango da azkoitiarraren argazkiak ikusteko aukera.

Soinuak islatzen izena du erakusketak. Zergatik?

Zalantza izan nuen erakusketa honetan kontzertuetako argazkiak ipini edo beste zerbait erakutsi. Orain arte, beste lau erakusketa egin ditut, eta apur bat aldatzeko intentzioa nuen oraingoan. Jendeak nire aurreko erakusketetan ikusi ez duen zerbait erakutsi nahi nuen, baina denbora faltagatik, azkenean, kontzertuetako argazkiak jartzea erabaki nuen erakusketa honetan ere. Hortik dator Soinuak islatzen izenburua.

Noiz hasi zinen argazkiak ateratzen?

2013. urtean hasi nintzen argazkiak ateratzen. Betitik gustatu izan zait argazkilaritza, baina ordura arte ez nuen izan aukerarik kamerarik erosteko, eta ideia handirik eduki gabe, Matadeiko kontzertuetako argazkiak ateratzen hasi nintzen. Lagun batek animatu ninduen zeregin horretara, eta objektiboa berak utziko zidala esan zidan; halaxe hasi zen guztia. Dakidan guztia Matadeixen ikasi dut.

Zer eman dizu argazkilaritzak?

Txikitatik gustatu izan zait musika, eta bizitza osoa daramat musika jaialdietara eta kontzertuetara joaten. Argazkilaritza niretzat kontzertuetako uneak islatzeko modu bat da, adierazteko modu bat.

Urola Kostako Hitzan argitaratutako elkarrizketa. Jarraitu irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide