IV. Mangaixue Bike BTT Martxarako izen ematea, zabalik

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 4a, 12:25
Iaz egindako probako irudi bat.

Zabalik da aurtengo IV. Mangaixue Bike BTT Martxan izena emateko epea. Irailaren 14an, zapatua, egingo dute martxa.

Irailaren 14an egingo dute martxa, Plazaberritik 15:15ean abiatuta. Bi ibilbide izango ditu aurtengo probak ere. Batetik, 35 kilometroko eta 1.450 metro positiboko desnibela duen ibilbide luzea. Bestetik, 26 kilometroko eta 1.100 metro positiboko desnibela duen ibilbide motza. Jakinarazi dutenez, anoa guneak izango dira ibilbidean zehar, dutxak eta mangerak jarriko dituzte amaieran. Amaieran, gainera, oparien zozketa egingo dute eta helmugan jana eta edana izango dira.

Izen ematea

Eman daiteke izena IV. Mangaixue Bike BTT martxan. Irailaren 11ra arte egongo da aukera izena emateko, eta horretarako bi bide dituzte antolatzaileek. Orain, Rock The Sports webgunean online egiteko aukera dago, baina irailaren 3tik 11ra bitartean Uhaitz okindegian ere eman ahalko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide