Gaur hasiko gara banatzen uztaileko Maxixatzen aldizkaria

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 4a, 10:03

Gaur, uztailak 4, hasiko gara banatzen uztaileko Maxixatzen aldizkaria. Azalera Iban Garcia youtuberra eta ETB1eko 'Gure Kasa' saioko kolaboratzaile azkoitiarra ekarri dugu.

Iban Garcia youtuberra eta 'Gure Kasa' saioko kolaboratzailea elkarrizketatu dugu; orain arteko ibilbideagatik galdetu diogu. Halaber, Matadeixeko lagunekin izan gara, 23. urteurrena eta egindako lanak gertutik ezagutzeko. Jokin Sudupe Munduko Txapelketan parte hartuko duen arrantzalearekin eta Elena Cadierno piano jotzailearekin ere bildu da Maxixatzen.

Atal nagusi horiez gain, hilabetea argazkietan jaso dugu eta Ugaitz Beristain Erniarraitzeko kideak 'Txapelketa eta bertso eskola' gaitzat hartuta bi bertso egin ditu. Hileko argazkixe, iritziak eta iritzi grafikoa, Komunitatien leixue, jolasak, uztaileko agenda eta beste hamaika kontu jakiteko aukera ere izango da ale berrian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide