Oraindik ez da agertu Herrixen elkartearen udako zozketaren irabazlea

Ekaineko azken astelehenean, hilak 24, jakinarazi zuen Herrixen Elkartek udako zozketaren zenbaki saritua, baina oraindik ez da agertu irabazlea.

Herrixen Elkarteak egindako udako zozketako zenbaki irabazlearen jabea ez da agertu oraindik. 3.589 da zenbaki irabazlea, eta uztailaren 8ra arteko epea izango du saria jasotzeko. Lujan dendak banatu du aurten 1.000 euroko balioa duen bidaia. Ordezko zenbakia, berriz, 3.561 zenbakia da. Uztailaren 8aren aurretik zenbaki saritua agertuko ez balitz, saria ordezkoari emango zaio.
 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide