Bigarren eguna Uztaila Jolasean udalekuetan

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 3a, 08:14

Astelehenean, uztailak 1, hasi zen Uztaila Jolasean udaleku irekia, eta atzo, asteartea, egin zuten bigarren eguna.

HH3koak eta HH4koak, jolasez jolas ibili ziren. Jolas eta ekintza piloa izan zituzten patioan sakabanatuta eta horietaz disfrutatzeko aukera izan zuten. Zapizka, futbolean, abesten eta dantzatzen… Indarrak hartzeko opilak jan ondoren, gustukoenak izan ziren jolasetan ibili ziren.

HH5ekoek LH1ekoek, berriz, irakasleen lana ezagutu zuten. Gainera, Eskoziako lagunen bisita jaso zuten eta horregatik irakaslearen zituzten. Azkenean lortu zuten lagun ingelesekin komunikatzea.

LH2koak eta LH6koak, Indiara iritsi ziren. Taj Mahal eraikin izugarria ezagutu zuten eta bertako hiritar batzuk ere ezagutu zituzten. Ondoren, Taj Mahal konkistatzen saiatu ziren hainbat jolas ezberdin eginda. Loiolara joatea aurreikusita zuten arren, eguraldiak eragotzi zuen hori.

Ikusi argazki guztiak.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide